Kuleroak kenduta ditudanean ere esan dezaket ezetz. Horrelaxe, argi eta garbi.
Nork ez du inoiz ezetz esan?
Neuk egin behar izan dut inoiz. Zergatik? Tipo askok daukan mania batengatik: kondoi barik egin nahi izatea.
Zaila da, egia esan; gustura nagoenean tipo batekin, bero-bero, erdi biluzik, eta bat-batean konturatzen naiz kondoi barik jarraitu nahi duela… orduantxe hasten naiz deseroso sentitzen. Bera hasten da esaten ezin duela berdin gozatu goma ipinita, hobe dela ezer barik… baina neuk badakit arriskuan nagoela, haurdun gera naitekeela edota gaixotasunen bat hartu; eta dena momentu batengatik…
Berotu batengatik arriskatuko naiz? Eta gainera ezagutu berri dudan mutil batengatik? Pentsatzen hasi, buruari kasu egin, eta orduan, beroa baino, hotza sentitzen dut. Horrela errazagoa da benetan nahi ez dudana geldiaraztea. Inoiz ez da ezetz esateko berandu.
Neuk erabakitzen dut
- Egoera neuk nahi dudana ez bada, nire gustukoa ez bada, gelditzea.
- Neure burua babestea eta zer arrisku ez dudan nahi.
- Gustuko ditudan praktika sexualak, eta, esaten didatena esaten didatela, zer ez nagoen egiteko prest. Berdin dio zein momentu den. Neuk daukat azken hitza.