“Ehizarako” jantzi, edo nahi dudan moduan jantzi

Takoi handiko zapata berriak erosi ditut; izugarri gustatzen zaizkit. Dena dela, aurreko batean ipini nituen eta handik ordu bira… A zelako mina! Oinak minberaturik eta dantzan ibili ezinik. Ea gau osoa eman nuen jesartzeko leku baten bila. Gainera, minigona eraman nuen, eta horrela jantzita edonon jesartzea ez da batere erraza, dena ikusten zait eta.

Eder egoteko sufritu behar omen dugu! 

Baina… egia bada beste batzuek esaten dutena? Eta egia bada askoz garrantzitsuagoa dela eroso ibiltzea, nahi duzun moduan eta nahi duzun lekutik mugitu ahal izatea? Eder egoteko derrigorra ote dira minishort-a  eta takoiak? Ez dago eder egoteko beste modurik? Ez ote dago neure xarma erabiltzeko modu bat, ni neu izanda eder egoteko?

Hanketako minak kokoteraino nauka; koadrilako mutilek gustura egiten dute ganberroarena, baina neuk ezin dut berdin egin. Hobeto sentitzen naiz libre sentitzen naizenean, libre mugitzen naizenean. Horrelakoetan neure buruaren gustukoa naiz. 

Askatasunez erabaki nahi dut…

  • Nahi dudan moduan janztea. Neuk nahi dudan moduan!! Moda bai, baina gustatzen bazait. Neure estiloa eduki ahal dut; ez naiz besteak janzten diren moduan jantzi behar.
  • Zer jantzi eta zelan makilatu; besteek ezin naute horregatik juzkatu.  Ez dute neu itxuragatik baloratzeko eskubiderik. Minigona erabiltzen badut, ez dute pentsatu behar probokatzen nabilenik; probokazioa begiratzen duenaren begietan dago.
  • Nahiago badut, zapatilak erabili ahal ditut ateratzeko, edo arropa erosoa jantziko dut. Batzuetan edonondik ibiltzeko goga daukat; salto, korrika, dantza egiteko gogoa daukat. Zapatatxoek sortzen didaten segurtasun falta alde batera utzi nahi dut, gustura eta  seguru sentitzeko. Molestatzen badute, takoiak etxean utziko ditut.

Anuncios

Acerca de yoligoyodecido

Jóvenes que quieren ligar sin presiones

Comenta! (Este espacio está moderado y no se publicarán datos confidenciales ni personales)

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: